andoni egana

Paper bila

2024ko azaroaren 3a
05:00
Entzun

Paper eguneratuak. Ongi bai ongi zekien zenbateko garrantzia zuten. Beretzat inorentzat baino handiagoa. Hamazortzi urte zeramatzan dagoeneko Riba-roja de Turia herrian eta bazekien paperekin erne ibili behar zuela. Iritsiera ez zen samurra izan, baina bertakotua zegoen. Bat gehiago herrian, bere arazo eta poz, lagun eta ezagun, hasierako errezeloak gaindituta.

Bazekien, ordea, azal-kolorea zuela bere jatorri marokoarraren salatari. Eta herrian bertan arazo ez zena, herritik irtetean arazo bihurtu zitzaion behin baino gehiagotan. Autoa hartu eta errepidean zihoala, esaterako, iruditzen zitzaion beste gidariak baino maizago geratzen zutela bera Poliziaren kontroletan. Horrexegatik saiatzen zen Rachid el Achqar autoa exkeldu orduko bonbilla berria jartzen, gurpilen presioa beti zuzena izan zedin edo atentzioa eman zezakeen edozer saihesten. Eta halere geratzen bazuten, paper oro eguneratua edukitzen ahalegintzen zen.

Horrexegatik abiatu zen astearte arratsaldez autoaren Inspekzio teknikoa pasatzera. Ongi zegoen etxean. Euria ari zuen goian-behean, baina ez zuen nahi epez kanpo harrapa zezaten. Uholdeak eraman zituen autoa eta bera. Autoak ez du inongo inspekziorik pasatu beharko aurrerantzean. Bere gorpuaren bila dabiltza askotan altoa ematen zioten askotariko poliziak. Haien lan eskerga goraipatzen du askok...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.