andoni egana

Ordaingaitz

2024ko martxoaren 2a
05:00
Entzun

Zer pentsatua ematen zuen baserritar batek baratzean baino ordu gehiago paperak betetzen eman behar izaten zuela zioenean. Horrelaxe jarriak gaude. Edozein txikikeriatarako ere paper mordo bat bete beharra dago. «Bidali iezadazu-igorriko dizut»-etik jende mordoa bizi da. Baina beste batzuek, horrez gain, beste lanen bat ere egin behar izaten dugu. Eta sinets iezadazue, lanak hainbat lan ematen duela egun kobratzeak.

Emango ez du, ba! Ordaintzeak ere lanak ematen ditu eta! Markinako gizon bati gertatu zitzaion. Hartu zuen Deskargako autobidea, eta peajera heltzean ohartu zen pasada ahalbidetzen zion tramankulua iraungia zeukala. Ezin izan zuen ordaindu. Handik hilabetera heldu zitzaion Bidegiren jakinarazpena. Bi hilabeteren buruan ordaindu behar zituen sei euro pasatxo. Bere web orriaren bitartez. Gizon hark ordaintzeko borondatea azaldu zuen, baina Internet bidez egiteko zituen zailtasunak azalduz. Erantzun zioten ezin zezakeela banketxe batean ordaindu. Presentzialki ordaindu nahi bazuen, Usurbilera joan behar zuela, Bidegiren bulegoetara.

Ez dakit nondik nora baina Arartekoarengana iritsi zen kasua. Orain, Bidegik banketxetan egindako ordainketak onartu beharra dauka. Kobratzea bera da zalantzazkoa. Besteak bidezkoa dirudi...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.