andoni egana
HITZ ETZANAK

Ondorioak

2023ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Kuriosoa da. Latinez zuen jatorrizko esanahiari eutsi egin diogu guk. Eta gaztelerak, berriz, ia galdu du. Gazteleraz, curioso jakin-mina duena edo sorrarazten duena da. Bitxia. Xelebrea. Euskaraz, latinez bezala, kuriosoa, nagusiki, txukuna da, aratza, txikikeriei ere erreparatzen dakiena.

Amnesty Internationalek jakinaren gainean jarri du CAF. Adierazi dio nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta Nazio Batuen Erakundearen ebazpen garrantzitsuak urratzen dituela Jerusalemgo proiektuak. Tren arina karga astuna izan daiteke lurralde okupatuak, desplazatuak, kolonoak, triska eta xextra nagusi diren lekuetan. Proiektutik irteteko eskatu dio Amnesty Internationalek Beasaingo enpresari. Kurioso ibiltzeko eskatu dio azken batean, ibiltzeko txukun, aratz. Lehenez gainera kuxidade handia sortuko lukeela lurralde haietan tren arin batek. Baina ez da horretan geratu. AIk badaki enpresa handien hiztegian kurioso ibiltzea ez dela lehentasun. Horregatik, trenaren proiektuan sartzeak ondorio penalak ekar diezazkiokeela ere jakinarazi dio. Ez dezala pentsa CAFek Euskal Herriko tren ospetsu bakarrak bereak direnik. Joan den berrogei urtean haur izan den edozeinentzat askoz ere kuttunagoa da Martuteneko trena. Horrek igual atzeraraziko ditu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.