andoni egana

Nor-nori-nork

2024ko urriaren 31
05:00
Entzun

Apaiza elurretan bezain nabarmena da nor-nori-nork bat, uste ez duzun lekuan topatzen duzunean. Ustekabea, azalari soilik dagokio batzuetan, hizkuntzari berari. Behin baino gehiagotan entzun genuen Basarri bertsolaria «maite diot» kantatuz. Kantu zaharrak ere, «gure aitak amari, gona gorria ekarri. Berriz ere maiteko dio gure aitak amari…» dio. Akaso, nahi-rekin ere gauza bertsua gertatzen da. «Hari hainbeste nahi diodanik ez da munduan beste bat» idatzi zuen Bilintxek…

Nor-nori-nork hizkuntzari dagozkion ezusteko lekuetan soilik ez da agertzen, ordea. Hurrena, hezkuntzari dagozkionetan azalduko zaizu. Bazen esaldi bat, garai batean, emakumeen arteko elkarrizketa askotan agertzen zena. Hirugarren batez ari zirela, «senarrak ondo irabazten dio» entzungo zenien. Eta geratuko zinen ahoa bete hortz nor-nori-nork hura han topatzean. Adierazgarria zen oso, nahiz eta interpretazio askotarikoak izan ditzakeen. Senarrak emaztearentzat egiten zuen lan? Matriarkatua zen? Emakumea hain zegoen etxetsia? 

Orain ez da –zorionez, esango nuke– horrelakorik entzuten. Baina begiratzen dut ingurura, eta sumatzen ditut ni baino zaharxeagoko emakumeak, dio-rako heziak eta bizitzaren uneren batean hala erabaki zutelako, du-rekin bizi behar izan dutenak. Horiek egin dute biderik malkarrena. Eta ez zaie erretiroa errazten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.