andoni egana
HITZ ETZANAK

Nola esan

2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Hesia, kartzela, derrigorrezko formatua... sormenerako lagungarri ere izan daiteke. Ezetz dirudi, peko izan behar horrek mugatu egiten gaituela. Baina behin arau batzuetara ohituz gero, errazagoa da arau horien baitan sortzen, erabateko askatasunaren oihanean baino. Bertsolariok beti sentitu izan dugu Harkaitz Canok Pozaren erdia libururako sonetoak sortuz sentitu omen duen hori bera.

Idatziak nola esan, omen da orain arazo nagusia beretzat. Sinisten diot. Gurean, tradizio handiegirik gabea da sonetoa. Hamaika silaba; gu zortzikoak gara. Eta lau errima familia; bakarrekoak gara gu. Gure belarrietara soneto bat gozo sartzeko proba asko egin beharra dago. Non jarri azentuak; non komak; non egin geraldia eta non abiada bixitu; non erori eta non jaiki. Horretan ari da lanean orain...

Arrazoi du esatean soneto bera, nola irakurtzen den, izan daitekeela solemnea, parodiatzailea, xuxurlaria, traperoa... Eta nago, antzeko zerbait gertatzen zaigula gure herrian, hainbestetan aipatzen den «errelatoa»-ri dagokionez. Nekez jarriko gara ados nola esan. Batzuek non nahi kalka, besteek handixe egin nahiko dute hanka; batzuek azentua honi jarri nahiko diote eta besteek beste hari; batzuek xuxurla hobetsiko dute pasarte batzuetarako eta besteetarako besteek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.