andoni egana

Noiz arte?

2024ko maiatzaren 30a
05:00
Entzun

Bilbon ezagutu genuen erakustazoka. Eta han mitinak eta kontzertuak. Makinak eta erremintak urrun geratzen zitzaizkigun batetik, eta hurbil bestetik, industrialdeak sortzeke, lantegiak artean herriguneetan zeuden eta.

BEC eraiki zuten gero, Barakaldon. Eta han egiten da aspaldiko urteetan makina-erremintaren biurterokoa. 32. aldia izango du datorren astekoa. «Oso indartsua» izango dela iragarri dute antolatzaileek. «Makinak martxan erakusten dituen benetako ikuskizun teknologikoa». 1.558 enpresak hartuko dute parte; 3.593 produktu erakutsiko dituzte; 400 berritasun izango dira; robotak 105… Baikortasuna. Berrikuntza edozertan ere. Ez dut gaiarekiko inolako hurbiltasunik. Baina bai adiskide bat bi urtean behin aste hori Barakaldon ematen duena, horretatik eta horretarako bizi dena. Kopeta zimurtuz kontatu zidan ez dakiela ze etorkizun izango duen ekimenak. Bi-hiru enpresa erraldoik etortzeari uko egitea aski izango dela, hainbat denboran iraun duena bertan behera geratzeko.

Fio naiz lagunaren bihozkadaz. Biurtekoak ez duela beste hiru ekitaldi iraungo jokatuko nuke. Munstro bat irudikatu dut bere burua irentsiz. Izan ere, egiteko moduak hainbeste aldatu badituzte, erakustekoak ere derrigor aldatu beharko lituzkete...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.