andoni egana

Niri bost

2024ko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun

Ez naiz oso bidaiaria izan. Lanerako gutxitan egin behar izan dut bidaia luzerik. Eta aisian ere ez dut kanporako joera itsurik izan. Kalkulua egitea ez zait zailegia gertatu. Zenbat aldiz hartu izan dut hegazkina Euskal Herrian nire bizitza osoan? Hogei aldiz? 25 aldiz, asko jota? Horrek esan nahi du, urtean 0,3 aldiz erabili izan dudala hegazkina. Hiru urtetik behin, nahiago baduzue. Zokozalea naizela pentsatuko du hainbatek. Baina nire adin jirako jendea —salbuespenak salbuespen— ez da kopuru horietatik urrun ibiliko.

Eta kontuak zer diren, etxetik ordubete baino gutxiagora baditut bost aireportu: Hondarribia, Miarritze, Loiu, Noain eta Foronda. Niretzat, gehitxo, hain premia gutxirako. New Yorken, Parisen edo Madrilen bizi den batek ere ez dezake horrelakorik esan. Londresen bizi denak bai, akaso, baina kostako zaio ordubetean bostetara heltzen...

Horregatik asaldatzen nau aireportuen erabilera handiaz mintzo diren berrien baikortasun horrek. «Pandemia aurreko datuak gainditu dituzte Euskal Herriko aireportuek»; «2019ko datuak hobetu dituzte Loiun, Hondarribian eta Forondan». Oso ondo. Eta? Jendea ibili badabilela bagenekien. Baina gehiago ez da beti hobea. Kontua da ez ote diren hauek garai hobeak garatzeko baino, geratzeko.
 

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.