andoni egana
HITZ ETZANAK

Moila

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Sare sozialetan eman diete astindu ederra; ez da albistegirik izan irudi horiek eskaini ez dituenik. Zarauzko moilako murruan, olatu apartsuen artean, gazte batzuk barrabaskeriak egiten. Egungo jendartearentzat ikuskizun ezin zirraragarriagoa. Haiei eta haiexei bakarrik begira jartzeko ahalmena duten irudi ia hipnotizatzaileak.

Baina hara non egun berean aurkeztu zuen Joan Mari Torrealdaik De la hoguera al lápiz rojo liburua, frankismo garaiko kultur zentsurari buruzkoa. Kasualitateak Zarauzko moila txikira garamatza berriz ere. Handik abiatzen baitziren Patxi Unzurrunzaga eta enparauak txalupa koxkor batean txibiatara. Itxaropena argitaletxearen nagusiak harrapaturiko txibiarik onentsuenak Pedro Rocamora Espainiako Prentsa eta Propaganda buruari eramaten zizkion etxera, bere konfiantza irabazte aldera. Eta irabazi zuen nonbait. 1947an, hizketaldi baten ondoren, gerra osteko lehen euskarazko liburuak argitaratzeko baimena eman zion. 1952an Kulixka sorta jarrri zuen abian...

Toki berean bi denboraleri—itsasoarenari eta frankismoarenari— aurre egiteko bi modu desberdin. Mesede handia egin zigun Unzurrunzagaren zentsurari ixkin egiteko moduak; bere baitan agortzen da irudietako gazteen balentria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.