andoni egana
HITZ ETZANAK

Mihisea

2023ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Ignacio Zuloagaren artelan bat izan da albiste. 1899. urtean margotu zuen Zezenketa Eibarren. Madrilen egon zen luzaroan, eta Malagara eraman zuten gero. Garraio edo kokatze lanetan izan zuten istriputxoren bat, eta mihisea urratu egin zuten izkina batean. Orduan jabetu ziren langileak, artelan hura beste margolan baten gainean margotua zegoela. Ikerlari adituen esku utzi zuten, azpiko aldean zer zetzan jakin nahi bazuten ere.

Harritu egin ziren adituak, Ez zen ulertzekoa Zuloagak margolan baten gainean bestea margotu izana. Ez zen diruz larri ibiltzen zirenetarikoa... Azken aurrerapen teknologikoak erabiliz lortu zuten gaineko aldekoa asko apurtu gabe azpian zer zegoen ikustea. Erretratu bat! Jonan Fernandezena! Ez antzeko batena, bere-berea baizik! Prentsaurreko batean, atzeko aldeko mapengatik ondoriozta daitekeenez, Kubako gerrari buruzko azalpenak ematen dihardu.

Lagun min batek esan dit inozo hutsa naizela, ez sinesteko, fake bat dela. Ni ez nago hain ziur ba! Autobidearen nondik norakoaz, bakerako bideaz, Arantzazuz eta elkarbizitzaz, COVIDaz... eta orain, demografiaz, seme-alaben kopuruaz eta baby boomerron pentsioaz azalpenak eman dizkigunak, zergatik ez zituen ba, Kubako gerrateari buruzkoak ere emango! Denbora? Erlatiboa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.