Arras harriturik begiratzen diot errepidekoari goizean goiz samar mugitzea tokatzen zaidan astegunetan. Zazpi eta erdiak-zortziak inguru horretan, trumilka doaz autoak Donostia aldera; trumilka Donostiatik Zarautzerako, Elgoibarrerako edo Bilborako norantzan. Hangoak hona hemengoak hara, sistemaren truko nagusia gu mugimenduan eta entretenituta edukitzean datzala pentsatu izan dut behin baino gehiagotan.
Besteetan pentsatzen dut auto horietako bakoitzean lanera doanak badaramala bere buruhauste propioa. Eta gehienetan denbora izango da arazo. Nagusiak etziko agindu zion lana biharko nola amaitu eramango du buruan batek; bezeroak eskatu zion aurrekontua gaur bertan bidaltzea ez duela ahaztu behar, besteak; eguerdirako lan bat burutu behar duela arratsaldean bestea egin ahal izateko, txistu batean pasatu den autoko hark... Arazo larriak norberarentzat; hutsalak gainerakoon begietara.
Andatza mendiaren ekialdeko zauriari maiz begiratzen diot, autobidearen pare-parean geratzen da eta. Atzo jakin genuen, berripaper honi esker, Zubietako erraustegiko transformadoreak matxura izan zuela. Ekainean! Eta orain arte ez dugu berririk izan! Itxura denez, arduradun eta agintarientzat arazo hutsala izango zen nahiz besteontzat larria izan...
HITZ ETZANAK
Matxura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu