andoni egana

Loturak

2024ko urriaren 23a
05:00
Entzun

Atzoko bi albiste, leku eta garai desberdinei dagozkienak. «Duela 2.000 urteko inskripzio bat aurkitu dute Lantzeko meatze guneetan. Ikurrak ìkae edo igae gisa transkribatu ditu Nafarroako Gobernuko ikerketa taldeak». Bestalde, Astigarragan Bigarren Hezkuntzarako Institutu bat eraikiko dute. Hamar-hamabi urte dira Gipuzkoan hutsetik ikastetxerik eraikitzen ez zela. Demografiaren gorabeherak. Baina Astigarragan ume asko da, eta premia horri erantzun behar izan diote. Herritarrak pozik azaldu dira oro har, nahiz batzuek mesfidantza punttu bat ere azaldu duten, lanen esleipena eta lanak berak nahi bezain azkar ez direla burutuko pentsatuta.

Ikurrak eta interpretazioa; ikastetxeak; burokraziarekiko mesfidantza. Itxuraz elkarrekiko loturarik ez duten gaiak.

Pertsona xume bat aski da askotan hari-muturrak lotzeko. Juan Joxe Alkain Udarregi bertsolaria, esaterako. Jakineko kontua da idazten ez zekiela eta marrak egiten zituela baserriko zutabeetan, gero, herriko organo jolea igotzen zenean, marra haiei begira bertsoak gogora ekarri, kantatu eta idazten zekienak idatz zitzan. Institutuarenak harritu egingo luke Udarregi. Non eta Astigarragan! Berak kantatua da: «…gure kolejiyuak, sagardotegiak!». Eta paperak tartean direnean egitasmoak burutzea zenbat kostatzen den ere bazekien: «Kontzejura etorri naiz paper baten bila…».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.