andoni egana

Legez

2024ko abenduaren 4a
05:00
Entzun

Gazte begitantzen zitzaidan. Oso gazte. Gazteegia. Baina neure buruari egiten nion errieta horrelakoetan: «Heu ari haiz zahartzen eta gehienak iruditzen zaizkik gazteak, oso gazteak, gazteegiak».

Egunotan albiste izan da, eta jakin-minak eraman nau propio begiratzera. 32 urte ditu Oscar Pierrek. Irudituko ez zitzaidan, ba, gaztea! Izaerak adinarekin zerikusi handirik ez du nonbait, ordea. Bartzelonan jaio zen Oscar. Eta 22 urterekin sortu zuen Glovo enpresa. Bera da enpresako CEOa (Chief Executive Officer). Hamar urteren buruan, 23 herrialdetako 1.500 hiritara hedatu da Glovo… Eta niri ez zait buruan sartzen adin horretako gazte batek nola ikus dezakeen lasai asko bere agindupeko paperik gabeko gazte nepaldar bat bizikletari ito beharrean eraginez, Tarragonako neska gazte bat patinetean oinetako-zolak erabat gastatu arte eman eta eman, edo beste lanik aurkitzen ez duen pertsona edadetu bat batetik bestera presaka korrika txikian. 

Orain, Espainiako Gobernuak milaka langileren egoera legearen barrutira ekartzeko agindu dionean, burua makurtu beharko du Oscar gazteak, gazteegiak. Ideiak, niretzat, onak dira norberak burutu ditzakeenean; burutzeko besteren laguntza behar badute, ideia horiek arriskutsu izatera pasatzen dira; beste inoren zapalkuntza eskatzen dutenek ideiatik baino gehiago dute lapurretatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.