Ez eramateko erlojurik aholkatu zioten. Ez zuen asmorik. Aholkatu zioten ez pentsatzeko etengabe lasterraldian, entretenitzeko burua bestelako pentsamenduekin. Korrika egitera irteteko tartetxo bat harrapatzen zuenean ez zuen besterik egiten. Aholkatu zioten ez berotzeko jendearen txaloekin, horrek erritmoa bizitzera eramango zuela, eta erritmo bizkorregiak, hondamendira. Bazekien bera txalo batzuk gorabehera ez zela hunkituko. Pandemian hunkitu egiten zen hasieran leiho-balkoietakoekin. Beraientzat ziren! Denborarekin, ordea...
Urdanibia. Bero egiten du. Baina iluntzean hozten hasi du. Eta umeari bodya txiki geratu zaio. Askotan esnatzen da kortxetea irekita eta giltzurrunak bistan dituela. Hortik datorkio katarro atorrantea. Gaintxurizketa. Bihar bertan joango da body pare bat erostera. Baina noiz? Goizeko txanda du. Kaputxinoak. Amaginarrebari eskatuko dio umearen urtebetetzerako bodya oparitzeko. Irtenbide erraza bientzat. Kursaala. Helmuga.
Begiratu dio denborari baina ez lagun artean erronkan aritzeko. Ez da Parte Zaharrera joango pintxoak jatera. Ondoegi ezagutzen du. Titia han hartu zuen. Ez da Kontxan bainatuko. Ez da bazkaltzera sagardotegira joango. Baina bodyarena konpondu du. Behobia bizitzeko mila modu daude...
HITZ ETZANAK
Lasterka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu