andoni egana

Lan gaitzak

2024ko otsailaren 16a
05:00
Entzun

Dena esana dago. Norberak ala besteren batek, baina esana, desberdin, garaian garaiko hitzekin, baina esana.

Ez dakigu zehatz-mehatz noiz jarritako bertsoak diren. Antonio Zavalaren senak zioen 1918tik 1936ra bitartean idatziak zirela. Egilea, Donostiako Parte Zaharrean bizi zen Euxebio Mugertza, Mendaro Txirristaka. Barne produktu gordina beste zerbaiti deitzen zitzaion garai haietan —barkatu nire eskatologiarako joera— bizitzaren garestitzeaz eta pobrezia energetikoaz bapo kontatzen zekien bederatzi puntukoan: «Ez pentsatu direla Mendaron ametsak/ Donostian bizitzen daude lan gaitzak/ hiru pezta ta erdi libra bat legatzak/ hogei ta bat errial dozena arrautzak/ eta etxe-bizitzak/ garesti ta gaitzak/ estomago hutsak/ hemen gaude hotzak/ zortzi pezta eiten du zaku ikatzak». Poto egin zuela? Ohartuko zen bera ere. Beste sorta bat argitaratu baitzuen oso antzeko bertsoekin, baina honetan, putre funtsen eta espekulazioaren gaiari aipamen eginez: «... eta etxe-bizitzak/ bilatzen ekaitzak/ ate hoien giltzak/ jabeak arrotzak/ ni beldurtzen nau hoien kopeta beltzak!».

«Quisiera ser alcalde... Donostiakua» bertsoak ere bereak dira. Ez zen sekula izatera iritsi. Kontuak zeinen argi esaten zituen ikusita, akaso aukeraren bat mereziko zukeen...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.