andoni egana

Laguntzak

2024ko maiatzaren 17a
05:00
Entzun

Demagun bi eleberri luze eta labur bat idatzi ditudala pandemiaz geroztik. Eta demagun ez dudala zorte handirik izan. Laburra argitaratzea lortu nuen, baina luze biak han dauzkat lan-mahaiko tiradera batean. Demagun, azken lau urtean, ordenagailu berria ekarri behar izan dudala, argindarra garestitu egin dela eta idazteko orduan erneago ibil nadin hartzen ditudan kafeak ere garestitu egin direla.

Demagun Kultura kontseilariarekin bilera bat egin dudala, eta honek baietz esan didala, ulertzen duela nire ezina, bizitzaren garestitzearena egia dela, eta, batik bat, munduan zehar irakurzaletasunak beherantz egin duelako nagoela ni nire eleberriak argitara eman ezinik. Horrexegatik, niri eta nire egoera bertsuan dauden beste hainbat idazleri diru-laguntza bat emango digutela tiraderan dauzkagun eleberri horiek desegiteagatik. Hainbeste, orriko.

Ez duzue deus ulertu, ezta? Nik ere ez atzo, Nafarroako Gobernuak ardogintza laguntzeko hamar milioi euro banatuko dituela irakurri nuenean. Batik bat, laguntza hori mahastiak kentzeagatik ematen delako, «soberakinak pilatzea eragotziz, krisi koiuntural honen ondorio ekonomikoak leuntzeko». Ardoaren kulturaren abantailak, antza. Kultura soilari ez zaio horrelakorik gertatzen…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.