andoni egana

Kultura?

2024ko abenduaren 21a
05:00
Entzun

Ehun urte pasatxo dira estreinakoz argitara eman zirenetik. Erromantzeekin askotan gertatzen den bezala, istorio lazgarria da, eta gure belaunaldikook Haizea taldeari esker ezagutu genituen Brodatzen ari nintzen bertsoak. Etxe oneko neska gazte bat amaren ondoan jauregian; aire bat entzuten du itsas aldetik; amaren baimenarekin leihora irten eta amaren erreguz, ontziko kapitain jauna gonbidatuko du etxera; ezetz kapitainak, abiatu egin behar duela, igotzeko bera ontzira; igo da; eman dio «lo-belarra papora» eta abiatu da ontzia neska ohartu gabe; esnatzerako urrutiegi daude itsasertzetik; kapitainaren asmo maltzurrez jabetuta, ezpata bat hartu eta bere burua hilko du neskatxak; haren gorpua uretara botako du kapitainak; amak, alabaren gorpua ikusiko du, ur-gainean etxetik…

Lo-belarrarengatik segur aski, erromantze zaharra ekarri dit gogora Gisèle Pelicotek. Bata kantua zen, ordea. Eta hau ez da kontua.

Bukatu da epaiketa. Zigorrak aski diren edo ez bakoitzak neurtuko du bere ikuspegi punitiboaren arabera. Kontutxo bat soilik: «Bortxaketaren kulturari buruzko eztabaidak balio izan dezala errespetuz eta duintasunez bizi gaitezen», irakurri dut egunotan. Esanarekin bat nator. Esamoduarekin ez. Ez elkarri itsatsi bortxaketa eta kultura. Kultura da landaketa, lanketa…arrok errotik eraldatzeko lehen erreminta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.