andoni egana
HITZ ETZANAK

Kontraesanak

2023ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Topikoak badira. Guztiok, edo gehienok, topo egiten dugun lekuak badira. Azken bolada luzean, esaldi bat bihurtu da guztiz topiko. Pentsalaririk zorrotzenari ere ihes egingo dio tarteka, gai jakin bati buruzko argudio pisuzkorik eza estaltzeko: «Guztiok ditugu gure kontraesanak». Eta horrekin aisa berdintzen da esaten ari zarenaren eta egiten ari zarenaren arteko arrakala. Ditxosozko esaldiak autokritika kutsua izateak asko laguntzen dio botatzen duenari. Inor gutxi ausartuko zaio «ba ez ba izan!» erantzutera.

Egia bat azaleratzen du, gainera. «Bekatutik libre dagoenak bota dezala lehen harria»-ren bertsio moderno eta laikoa da «guztiok ditugu gure kontraesanak» lelo hori. Begi bistakoagoak dira, ordea, harri puntazorrotzagoak, kontraesan batzuk besteak baino.

Nafarroako Sindikatu Medikoak eskatu du Osasunbideko sendagileei esklusibotasun baldintza kentzeko, hartara osasun pribatuan ere jardun ahal izan dezaten. Kontxo! Ez al zeuden medikuak lanez gainezka? Gehiago nahi orain? Kontraesan handi samarra dirudi... Pribatuan aritu nahi duenak ez dauka hain ibilbide malkartsuari heldu beharrik. Utzi lanpostua, itzuli etxera, eta handik eraiki bizimodu berria. Amaginarreba txispaturik eta kupela beterik, ezin dira aldi berean eduki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.