andoni egana

Izendapena

2024ko azaroaren 15a
05:00
Entzun

Bat: harrotasunez jabetu gara egunkari honek albisteari eman dion tratamenduaz. Guggenheim Museorako hautatu duten zuzendari berria aipatzean, zuzendaria baino ez da aipatzen titularretan. Beste zenbait hedabidetan, zuzendari berriaren izenari itsatsita etorri da aitarena. Eta ez zait justua iruditzen. Postu horretarako balio badu, balio du. Niri berdin zait soinujolearen semea den edo politikariaren alaba.

Bi: euskararen erabileran dagoela gakoa esaten ari gara behin eta berriz. Erabilpena besterik da. Kasu honetan, besteak beste, zuzendari berriak euskaraz jakitea derrigorrezkoa zela zioten baldintzak jakitera eman zirenetik, susmo txarrak pizten hasi ziren. Museoaren kudeatzaileen bat-bateko euskaltzaletasun hori ez zen guztiz sinestekoa. Ez zen kasualitatea. Norbait bazuten begiz joa. Eta euskararen mundua guk nahi baino txikiagoa denez, kinielak egiten ere hasi ginen, gaizto, lagun artean. Asmatu duenik ezagutzen dut. Baina ez da bera aberastuko... Orain apustua bestelakoa izan daiteke. Urdaibai inguruetan aza sailak landatuko dituzte ala Museoaren beste eraikin bat egingo?

Hiru: txiste txar bat, euskaratik soilik uler daitekeena. Guggenheimetik, «Antonia Josten» enpresa alemaniarraren esku utzi zuten hautagaitza prozesua. Kontuak horrela, ez da harritzekoa posturako Balenciaga Museoko zuzendari ohia aukeratu izana...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.