andoni egana

Izenak

2025eko otsailaren 8a
05:00
Entzun

Norbaitek asmatu eta herriak beretzat hartzen dituen hitz, goitizen, leku-izen eta gainerako, batzuk betirako geratzen dira eta besteak ahaztu. Eta zeri eusten zaion eta zer ahanzten den horretan, ez zaio beti logikari jarraitzen.

Gure herrian bazen kiroldegi bat ordurako. Baina beste bat egin zuten Antoniano ikastetxeari itsatsia. Hasieran, lagunekin hitzordua jarri eta nahasteak ere izaten ziren. Batera joan eta bestean izan. Norbaiti, berriari izena ematea otu zitzaion arte. Antoniano ikastetxean urte asko eta askoan kirol-arduraduna Aita Ajuria izan zen. Umeak eta kirola non, Aita Ajuria beti han. Ondorioz, kiroldegi berria Ajuria-enea-tzat bataiatu zuen. Ateraldi hoberik! Ez zen mingarria inorentzat. Onespen keinu pindartsua zen. Baina ez da izena betikotu. Aldiz, Zumaian, Oxford eraikina hor dago. Ofizialki halaxe izendatua. Egun, kultur-leku eta liburutegi. Eta izen bitxi hori omen datorkio, garai batean bertan lanbide eskola moduko bat izan zelako eta hara iristen zirelako ikaslerik txarrenak. Munduko unibertsitate entzutetsuenarekin alderatzea sarkasmo hutsa zen. Izan zitekeen mingarri ere. Baina geratu egin da…

Miarritzeko La Négresse auzoari izena aldatu behar litzaiokeen? Ez dakit…Buru orotan jakin-mina balitz nagusi, eutsi egingo nioke. Jasanetik asko ikasten da. Baina jakin-mina askok auzoan duenez…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.