andoni egana

Itzulera

2024ko azaroaren 20a
05:00
Entzun

Nik ere ez nuen bere berririk izan auskalo noiz arte. Ikastolan, etxean, kalean, lagun artean… ez zen inoiz bere izenik azaldu. Ez dut gogoan noiz eta non izan nuen bere berri. Eta sumatzen dut zergatik eman zidan atentzioa. Hain ongi ezagutzen nuen Zarauzko hondartza zen historia haren kokaleku nagusietako bat…

Banuen heroi bat: Alfredo Espinosa Oribe, gerra zibilean fusilatutako Eusko Jaurlaritzako sailburu bakarra. Frantziako Tolosara joan zen 1937ko ekainaren lehen egunetan, Osasun sailburu gisa berari baitzegokion haur gaixoentzat hemen falta ziren botikak han lortzea. Han zegoela erori zen Bilbo frankisten esku. Esan zioten geratzeko bertan, Eusko Jaurlaritzako gainerako kideek hara egingo zutela ihes ahal zutenean. Baina itzuli egin nahi izan zuen. Banuen antiheroi bat ere: Jose Maria Yanguas hegazkin pilotua. Konfiantzazkotzat zeukaten, baina sailburua Santander edo Asturiasera eraman ordez, frankistekin ados jarri, eta Zarauzko hondartzan utzi zuen engainatuta. 

Atxilo hartu, Gasteizera eraman, eta bi-hiru egunen buruan fusilatu zuten. Azken gauean Agirre lehendakariari idatzi zion gutuna ezagutzen dudan ederrenetarikoa da. Orain, Giza Eskubideen Behatokiak ekitaldi instituzional bat bultzatu nahi du «beharrezko ordaina eman eta frankismoak kendutako duintasuna berreskuratzeko». Bazen norbait gogora zedin garaia!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.