andoni egana
HITZ ETZANAK

Istripua

2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Heldu. Ekin. Ez begira geratu. Lana ikusten ikasi. Ez egon egonean. Saiatu. Ahalegindu. Han behar bada han, eta hemen behar bada hemen, lagundu. Sabai horren pean hezitakoak gara asko eta asko. Kalekoak ere bai, baina nekazariak zer esanik ez.

Herenegun Fiteron (Nafarroa) lan-istripu bat gertatu zela irakurri ahal izan genuen atzo: «Lekukoen arabera, bere mahastietako ekoizpena kooperatibaren biltegi batean nola deskargatzen zuten begira ari zen nekazaria. Mahats guztiak erortzen ez zirenez, pala batekin bultzatu nahi izan zituen, baina une horretan, oreka galdu eta hiru metroko garaiera batetik erori egin zen». Hildakoak José zuen izena. Horraino ez zidan heriotza orok sortzen duenaz gaindiko zirrararik eragin albisteak.

Baina azken datua falta zen: «78 urte zituen». Eta orduanjartzen zara pentsatzen zer egiten zuen adin horretako pertsona batek, pala bat eskuetan, auskalo nora igota. Ze nezesidade! Irudikatzen dituzu familiakoak eta ingurukoak behin eta berriz horrelakorik egin ez zezan errietan. Baina bere sentituko zituen oso, mahastia, kooperatiba, irabaziak... Ez zen izango begira geratzen zekiena. Egonean egonbaino nahiago! Lanean ari zelahil zen. Ados. Baina nik ez nukelan-istriputzat joko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.