andoni egana

Irudiak

2024ko irailaren 20a
05:00
Entzun

«Veni, vidi, vici», esan zuen Julio Zesarrek borrokaldi bat aitaren batean erabaki ondoren; «Atzo genioen bezala...», bota zuen Frai Luis Leongoak, bost urteko kartzelaldiaren ondoren, Salamancako Unibertsitatean berriz ere eskolak ematen hasi zenean; «Oso latza izan da», esan zien Joxe Arregik kideei, torturapeko egun luzeen ondoren, ziega batera eraman zutenean. Hitz batzuk, esaldiren batzuk, betirako geratzen dira.

Baina Henrik Ibsen antzerkigile eta poeta norvegiarrak XX. mendearen atarian bota zuen irudi bakarrak mila hitzek baino esanindar handiagoa duela. Eta egungoari begira, bete-betean asmatu zuela aitortu beharko da. Aste honetako marea biziei begira jarri baino ez dago. Guztioi heldu zaizkigu itsasbeherek eta itsasgorek sorturiko irudiak. Guztioi. Eta horrek badu alderdi makur bat. Ezin kontatua. «Ikusi al dituzue Zumaiako irudiak?». «Bai». Eta kito. Hor bukatzen dira ahozko jarduna, kontatzailearen enfasia eta entzulearen irudimena.

Irudirik ez zen garaietan, bazen Zumaian bertan esaera bat, marinelei eta itsas mareei lotua. Iritsi dira portura bueltan arrantzaleak. Baina marea nonbait oso behean, barran geratu behar herrira noiz sartuko. «Urik balego ardoa edango; eta urik ez dagoelako ura edan behar», bota zuen arrantzale batek. Beti iruditu izan zait eskola-umeei jartzeko moduko igarkizuna. Hitz soilak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.