andoni egana

Irakurlearena

2024ko ekainaren 13a
05:00
Entzun

Irakurle batek idatzi zidan atzo. Eskertzen dizkiodan kortesiazko hitz batzuen ondotik, asteazkeneko zutabean zertan hutsegin nuen adierazten zidan. Gertu ibili omen nintzen. Baina ez omen nion Alviserenari behar hainbat zuku atera.  

Itzulinguruka segitu zuen gero. Euskara premia larrian dagoela. Ez dugula behar hainbat sortzen. «Euskaratik eta euskaraz» denek errepikatzen dutela baina inor gutxik ulertzen duela esaldiaren muina. Honela zioen hitzez hitz: «Asmatu dugu fake hitza euskaraz adierazten? Orain arte ez. Eta zer egin behar dugu, ingelesezkoa hartu eta bertan goxo geratu? Hori litzateke errazena, baina horrela nekez egingo du hizkuntzak aurrera. Zure zutabea irakurriz konturatu nintzen aukera bat galdu genuela. Orain badakit nola esan, euskaraz, fake delako hori. Albistea hitza tradizio handikoa da gure artean. Ba, hortxe daukagu erantzuna. Fake-ri albisea dei geniezaioke aurrerantzean. Geu gara hori egin dezakegun bakarrak. Euskaldunak. Imajinatzen berrogeita hamar urte barru, gu jada hemen ez gaudenean, euskaldunek gezur-albisteari albisea deitzen diotela, natural natural?».

Luzeagoa zen testua. Esaldi bakar batez erantzun nion: «Mila esker. Baina ziur al zaude berrogeita hamar ute barru ez garela hemen egongo?».

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.