andoni egana

Ibilian

2024ko ekainaren 18a
05:00
Entzun

Bilbon ipini dute abian. Donostian ere urte bukaera alderako ipintzekoak omen dira. Hiriguneko hainbat lekutan auto jakin batzuekin ezin sartua arautuko duen legeaz ari naiz. Ez zait gaizki iruditzen. Begiratu egin beharko dugu —nik behintzat bai— noizkoa eta nolakoa den gure autoa, eta garraio ohiturak aldatzen hasi beharko dugu legeak hala agintzen badu. Honetan ere, dirua nagusi. Asko duenak, ohiturarik aldatu nahi ez badu, autoa aldatuko du eta kito.

Asko gara autoa bizitzaren ardatz bilakatu dugunak. Horrek xextrak, arauak, arau-hausteak, isunak eta gainerakoak dakartza. Niri, ez behaketa gaitasun handia dudalako, asko ibilia naizelako baizik, bi detaile txikik eman izan didate beti atentzioa.

Bat: geurekoiak gara oso pertsonak. Gai gara autoa doble filan uzteko. Nahiago dugu hurkoa molestatu, legeari aurre eginez debekatua dagoen lekuan utzi eta arriskatu baino. Zerk eragiten digu gure minututxo bat beste inoren minututxoa baino garrantzitsuagoa delako ustea? Geurekoiak gara, eta koldarrak.

Bi: edozein aitzakia arrazoi bihurtzeko gaitasun paregabea dugu gizon-emakumeok. Badakizue non aparkatzen dugun okerren? Beti sumatuko duzue autoren bat espaloi gainera igota, beste bat lau argiei emanda… botika inguruetan. Horrelakoak gara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.