andoni egana
HITZ ETZANAK

Hutsegiteak

2022ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Sintzerotasuna, tolesturarik eza, aho bizarrik gabe mintzatzea... ondo ikusiak daude egun. Ondoegi ia, esango nuke. Burura etorri ahala mihira ekarri eta aurpegira bota. Esango nuke azken hogei urteotako telebistako reality-ek izan dutela zerikusirik gainbalorazio horretan. Reality-etako parte hartzaileek balio gorentzat hartzen dute esatekoak aurrez aurre esatearen hori. «Sasikume hutsa da, baina aurrez aurre datorkit gutxienez». Aurrez aurre datorrelako sasikumetasuna ahanzteraino gehienetan...

Zibilizaziorik ez litzateke, elkarbizitza oso zailduko bailuke, pentsatzen dugun oro zapla! botako bagenu. Eta horren beste muturrean, politikoki zuzenaren kontzeptua dago. Ez esan pentsatzen duzunik eta nahi duzun eran, zure mintzoak besteren mintzea ekar dezake eta. Nahiz mintze hori, askotan, imintzio hutsa izan.

Horregatik gertatu zait harrigarri Rishi Sunakek, Erresuma Batuko lehen ministro izendatu berriak, bere lehen agerpenean bota berri duena: gobernuburutzan ordezkatu duen Liz Trussen hutsegiteak konpontzeko jarri dutela neurri handi batean. Hain agintaldi laburrak azalpenen bat behar zuen, noski. Baina alderdikidearen hutsegiteak hain gordin aipatzea, ohikoa behintzat ez da. Ez dakit aipatu baino nominatu ez duen egin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.