andoni egana
HITZ ETZANAK

Higadura

2023ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Aritu zen Osakidetzaz eta lehen arretaz eta itxaron zerrendez; aritu zen jaiotze tasaz eta emantzipazio adinaz; energia berriztagarriei buruz era aritu zen. Jardun zuen autogobernuaz eta birzentralizazioaz; transferentzien egutegiaz jardun zuen; euskararen bazterketazeta zenbait auzitegiren ekinbide tematsuaz ere aritu zen, eta Europako Batasunaz eta euskaraz ere jardun zuen.

Legealdiko politika orokorreko azken hitzaldian ez zitekeen gutxiago espero lehendakariarengandik. Zenbat jo zuen gozotik eta noraino gazitik? Zenbat kritika egin zuen eta zenbat autokritika? Hori bakoitzak neurtu beharko du. Bruma artean geratutako bakarra ez naiz ni izango...

Berripaper honen atzoko titular nagusiak ezerk baino hobeto islatzen du diskurtso luzearen muina: Urkulluk autogobernuaren «higadura» eta «eskumenen inbasioa» salatu ditu. Esaldi berean higadura eta inbasioa. Udak txatxutua igual egongo naiz ni, baina kirrinkaren bat eragiten dit ulermenean. Higadura berezko zerbait da, erabilera eta denbora eragile; inbasioa ez da sekula berezko zerbait eta kanpoko faktoreek eragiten dute. Ura eta olioa dira higadura eta inbasioa. Edalontzi edo esaldi berean nahasiz gero, beti bata bestearen gainetik geratuko da. Autokritika eta kritika bezalaxe...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.