andoni egana

Gertu-urruti

2024ko urriaren 22a
05:00
Entzun

Betaurrekoak betaurreko soil ziren garai batean. Hobeto ikusteko erabiltzen zen tramankulua, finean. Egia da, betaurrekoek eragin handia zutela pertsonaren irudian, betaurreko jakin batzuk ikono bihurtzeraino. Lauaxetaren erailak; Gabriel Arestiren gazteegi hilak; zorionez oraindik sortzaile diren Ruperrenak… Metafora gisara ere maiz erabili izan ditugu betaurrekoak azken urteotan. Orain, betaurreko moreak jartzeko premia sentitzen dugu giza-emakumeen harreman berdinagoen bila; betaurreko gorriak janzten ditugu gizarte klaseen arteko bidegabekeriak salatzeko; betaurreko berdeak ingurumenaren zaintzarako…

Bitartean, optikak ere aurrera egin zuen. Ezjakin hutsa naiz kontu horietan ere, baina badakit badirela betaurreko jakin batzuk lente bakarrean gertukoa nahiz urrutikoa ikusteko baliatzen direnak. Ez dudana ongi bereizten da, zer diren lente bifokalak eta zer progresibo deitzen dieten horiek. 

EH Bilduren baitan «subiranotasun gradualista»-ren aldeko hautua egin duten honetan etorri zaizkit betaurrekoak gogora. Ze lente mota proposatzen dituzte, gerturako eta urrutirako aldi berean balio duten horietakoak? Baina, bifokalak ala progresiboak? Ez dakit. Baina esango nuke aukera honen giltzarrietariko bat —bakarra ez da izango, noski— dagoela, ez gertuegi eta ez urrutiegi. Alegia, duela zazpi urte eta Katalunian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.