andoni egana

Galderak

2024ko maiatzaren 10a
05:00
Entzun

Jakinarazi dute zein izango den aurtengo Iruñeko sanferminak iragarriko dituen kartela. Kolore zuri-gorriak dira nagusi, Angel Blanco Egoskozabal Errenterian bizi den donostiarrak egina da eta Gaiteros du izenburua.

Datu horiekin batera jakin ditugu beste zenbait ere. Zenbat herrialdetako lanak iritsi diren lehiaketara; horietatik zenbat ziren nafarrenak; iruindarrenak zenbat; aurkezturiko lanak ze adin-tartetako jendeak aurkeztu dituen… Eta azken datu bat, nire arreta erakarri duena: lan horietan zenbat ziren gizonezkoenak (352), zenbat emakumezkoenak (279) eta zenbatek erantzun duten otros atalean (4).

Gazteleraz irakurri dut albistea. Dagoen lekuan egonda, otros hori ez al da erabat murriztailea? Gure hizkuntzara ekarri dut kezka. Nola esango genuke euskaraz egoki? Besteak? Bestelakoak? Bigarrena ez da krudelagoa lehena baino? Eta hortik aurrera ere ez dut galdera besterik. Jakin beharra daukate antolatzaileek parte-hartzaileen generoaren berri? Bere burua ohiko bi sailetatik kanpokotzat daukanak ez du lotsagabetzat jotzen antolatzaileen sailkatu behar hori? Edo, justu kontrakoa, sailetik kanpokoa dela aldarrikatzeko modutzat hartzen du? Ertzak ditu gaiak. Asko, erantzunak borobilegiak izan daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.