andoni egana

Futbola

2024ko urriaren 4a
05:00
Entzun

Kantabriako presidenteak eta beste hiru-lauk esango lukete irtenbide erraza daukala. Aitaren batean konponduko luketela eurek arazoa. Baina ez dirudi hala denik. Horixe baino mundu konplikatuagoa eraiki dugu.

Ostegun iluntzean, zazpiak laurden gutxian, jarri zuten Donostiako Anoetan, Realaren eta Anderlechten arteko futbol partida. Zale belgikarrek nonbait sutsu eta indarkeriazale fama dute, eta gerta daitezkeen istiluak kontrolatzeko ordu batzuk lehenagotik hesitu egin dute hiriaren zati bat. Eta barrutian, besteak beste, ikastetxe bat. Umeek ohi dutena baino ordutegi murritzagoa izango dute derrigor. Eta Amara Berri ikastetxeko gurasoak asaldatu egin dira. Elkarretaratze bat egin dute. Honako hau zioen erakutsi duten pankartak: «Ez dezala futbolak hezkuntza zapaldu! Partida auzoak galtzen du!». Bazen garaia norbaitek lehentasunak argi adieraz zitzan!

Murrizketak ez ditu ikastetxeak soilik jasango. Aldaketek trafikoan eragina izango dute. Eta datu bat, ia oharkabean pasatu dena. Ernest Lluch kultur etxea ostegun goizez irekiko da, baina ez arratsaldez. Gosari garaian nire jirako batek botatakoa: «Kultur etxea itxi? Ez, ba! Hain zuzen han ibiliko direnek daukate premiarik handiena!». Futbolzalea da. Ez zen partida ikustera joango direnez ari. Ari zen beti bazterrak nahasteko prest dauden zale sutsuegi horietaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.