andoni egana

Funtzioaz

2024ko abenduaren 15a
05:00
Entzun

Ahaztu egiten zaigu nondik gatozen. Mateo zerga-biltzailea zen. Eta horregatik, udal askotako funtzionarioek San Mateo egunez jai izaten zuten, eta egun horretan eskaintzen zieten otordu bat nagusiek. Funtzio publikoaren zeregin nagusia zergak biltzea zen. Bildu-banatuan juxtuak baziren, ondo derizkiot.

Mundua konplikatuz joan zen, ordea. Aisitarteak bere lekua hartu zuen; kirolak berea; gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna azaldu zen ortzi-mugan; euskararen berreskurapena helburu bihurtu zen... Eta, zorionez, erakundeek sailak sortu behar izan zituzten herritarren nahi horiei erantzuna eman ahal izateko. Funtzio publikoko langilez bete dugu ingurua...

Joandako lau hamarkadetan halatsu gabiltza. Atzo berripaper honetan ageri zenez, Arrate Illarok euskalgintzan ari diren langileen eta administrazioetako euskara teknikarien iritziak bilduz lan bat egin du, Txillardegi-Hausnartu saria irabazi duena. Adi irakurri eta xehe aztertzekoa izango da. Zer alda genezakeen pentsatu beharko da. Bestela, beti tor-tor-tor joango gara. Nik, nire testigantza erantsiko diet Arratek bilduei. 30 urtera arte funtzio publikoan aritu ondoren, etxera itzuli eta sorkuntzatik bizitzea erabaki nuen. Joan dira 33 urte ordutik. Balantzeaz galdetzen didatenean, esaldi bat botatzen dut beti: «Errazago bizi nintekeen; hobeto ez».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.