andoni egana

Fruta

2024ko uztailaren 27a
05:00
Entzun

Fruta jateko agintzen ziguten eta pilulak hartzeko agintzen diegu. Esaldi bakarrean laburbildu behar banu bizimodua eta guraso eta seme-alaben harremana, horixe hautatuko nuke.

«Duela hamar urte baino ia %20 fruta gutxiago jaten da Hego Euskal Herrian», zioen atzo berripaper honek lehen orrian. Barne-orrietan frutaren inguruko kontuak xeheago. Ekoizpenerako zailtasunak; prezioen garestitze izugarria; elikadura osasuntsuarekiko heziketa gabezia... Zalantzak sortzen zaizkit. Ekoizleak juxtu-juxtuan irabazten badu eta produktua hainbeste garestitu bada, non galtzen da dirua? Heziketari buruz, berriz, esango nuke gure amen obsesioa izan zela umeek fruta gehiago jan genezan. Tematu egiten ziren. Freskoa zelako. Ona zelako gorputzarentzat. Libratzen ere laguntzen zuelako. Ez da heziketa falta. Ekonomia da. Beti hala izan da. Orain, gai gara —hain gaude txatxutuak!— dietistarengana joan, hark fruta jateko aholkatu, eta frutarik ez erosteko, sosez oso larri gabiltzalako.

Hau da osasuntsu bizi beharra hau! Hau da bizitza luzatu beharra! Frutekin hasi eta pilulekin amaitu. Freskoak batzuk; nahitaezkoak besteak. Ondo hezi eta gaizki ikasitakoren batzuk ere beharko ditugu ba! Nire kasuan, loturek laguntzen didate libratzen. Goizeroko kafe eta zigarroek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.