andoni egana

Ezkutatua

2024ko martxoaren 29a
05:00
Entzun

Ezkutaleku egokiak dira Richard Serraren artelan asko. Mundua haizea hartzera bidali, eta nekez aurkituko zaituzten nonbaiten gorde. Haur pentsakorraren paradisu; heldu iheslariaren leku kuttun.

Zendu berri den artista estatubatuarraren lanak goxo hartu genituen gurean. Guggenheimen, Miramar jauregian... Aukeran, hitzak ziren arranditsu. «Oteiza eta Txillidaren artelanekin etengabeko elkarrizketan» esaldia bezalakoek zalantzak sortu izan dizkidate beti. Euskarazko meme lehiaketa antolatu berrirako pagotxa. Baina onar dezagun Richard Serra bazela nor, bazekiela zer nahi zuen eta zertan ari zen. Akaso horrexegatik, polemika batean baino gehiagotan katigatu izan zen...

Xelebreena, zalantzarik gabe, duela ia hogei urte Madrilen gertatu zitzaiona. Aita Balear Uharteetakoa izaki, ezagutu behar zituen espainiarrak gutxi-gehiago, baina... Reina Sofia museoak bere Equal-Pararell/Guernica-Bengasi artelana galdu egin zuen. Eta ez zirudien erraz-erraza, 38 tonako altzairuzko lau zatik osatzen baitzuten. Behin-behineko gordailua industrialde batean zegoen lokal erraldoi bat zela, kendu egin ziotela lokala gordailuaren arduradunari, hustu zutenek ez zekitela zer zeramaten... Kontuak kontu, ezkutalekua ezkutatzea lortu zuen artistaren batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.