andoni egana

Etxe bat

2024ko ekainaren 26a
05:00
Entzun

Migratzaile guztiekin ez da gertatzen. Baina errefuxiatuekin enpatia ariketa egitea erraza da. Eta gu bagina herriz kanpo alde egin behar izan dutenak? Eta gu bagina gizonezkoak gerran utzi eta hiru emakume belaunaldi noraezean dabiltzanak? Eta gu bagina etxe baino aterpe den Aterpetxe batetik ere bidali nahi gaituztenak?

Atzoko berria: «Frantziako Estatuak agindu die Ukrainako hamar errefuxiatu familiari Angeluko Eguzkiaren Etxea uzteko hilaren 30erako». Horrela esanda, bihotzen batzuk ukituko ditu esaldiak. Baina familia horietako pertsonak aurkezten dizkizuetenean, Olena amona eta Oleksandra biloba esaterako, ezin izango duzu haien azalean jartzea saihestu. Zortzi urteko neskatoak, esaterako, bost eskola ezagutu ditu azkenaldian, eta seigarrenera egokitu beharko du denbora gutxi barru. Non? Auskalo! Frantziako Estatuak eskuak garbituz segitzen badu, euren kabuz lortu beharko dute etxeren bat, eta gehienek lanen bat aurkitzeko zoria duten arren, Lapurdiko itsasertzean merke daude ba etxeak!

Irtenbideak zinez zailak direnean, umorea ez da konponbide, baina bai ukendu. Kasualitateak nahi izan du erreportajea egin duen kazetari baten izena Nahia Etxeberri izatea. Eta bestea Leire Casamajou da! Berria eta handia ez bada ere, etxe bat zor diegu...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.