andoni egana
HITZ ETZANAK

Estiloa

2023ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oscar Wilde idazle arrakastatsua zen XIX. mende bukaerako Ingalaterran. Ezkondua eta bi haurren aita, ez zuen bere homosexualitatea beti ezkutatzen. Eta ordaindu zuen ederki. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra jarri zioten, «jokaera narratsarengatik». Oso egoera latzetan eduki zuten preso, eta bere osasun egoerak pattaltzera egin zuenean, baldintza jasangarriagoko kartzelatara aldatu zuten.

Alfredo de Miguelek eta Aitor Telleriak ere ez dute kartzelan sartzerik nahi. Giza ikuspegi batetik, ulertzekoa da trantzea saihesteko ahaleginak eta bi egitea. Euren abokatuek EspainiakoJustizia Ministeriora idazkiak bidali dituzte indultua eskatuz. Leporatzen zaizkien delituak ez omen dira hain larriak. Gainera, De Miguelek familia omen du eta bi semeak ez omen dira ekonomikoki burujabe...

Estilo kontua da. Galdetu bestela Oscar Wilderi. «Jokaera narratsarengatik» kartzelatu zuten hark, bazekien elegantea izaten. Kartzela batetik bestera zeramaten goiz batez, han omen zeukaten kartzela atarian, polizien zaldi-karroa noiz helduko zain, luzaroan. Eskuburdinak jarrita eta goian-behean euria ari zuen arren, aterpetik urrun, hala esan zien kartzelazainei: «Gure Erreginak bere presoak horrela tratatzen baditu, ez du merezi bakar bat ere edukitzerik!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.