andoni egana
HITZ ETZANAK

Erosketa

2023ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Luzea eta ongi atondua da txostena. Puntu batzuk baino ez ditut nabarmenduko: «Bakoitzak bere euskalkian, parte hartzaileek duten hizkuntz joritasuna eredugarri delako; gatazken konponbiderako bide berriak urratzen direlako; adiskidetasuna eta lehiakortasunaren arteko orekari nola eutsiirakasten digulako; azaleratzen diren balioak etorkizunerako jendartea hezurmamitzeko nahi genituzkeelako…».

Albisteak honakoa behar luke: Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du pedagogo talde berri baten sorrera. ETBko reality-rik ezaguneneko pasarte aukeratuak unitate didaktiko bihurtzea izango da euren lan nagusia, betiere, txostenean aipatzen diren alderdi hezitzaile horietan azpimarra eginez. Entretenimendua eta heziketa ardatz berean itsats daitezkeela frogatzea da ekimen berriaren oinarri, parlamentari batek adierazi duenez.

Albistea honakoa da, ordea: Televisión Españolak erosi du ETBren programa izar den El conquis. Ez euskalkiengatik, jakina; ez euskararen erabilera joria dela eta; gatazken konponbideaz ez diote ezer; adiskidetasuna mudakoa eta balioak dudakoak izan arren, programa erostea erabaki dute Madrilgo mandatariek. Eta hori baino arrasto hoberik ez da gure diru publikoa zertan xahutzen den kontura gaitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.