andoni egana

Ele berri

2024ko azaroaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Apaiztu eta urtebetera izan zuen semea. Bere izen bera jarri zion: Bernart —ez zuen disimulurako ahalegin handirik egin, akaso ez zuen premiarik sentituko eta—. Mutikoak 25 urte zituela, Donibane Garaziko aranburutarren alabarekin, 14 urte zituen Johana Aranbururekin, ezkontza hitzartu zuten. Aranburutarrak familia aberatsa ziren eta Johana zen oinordeko. Bazegoen tartean, beraz, interes ekonomikorik ere. Baina arazo bat sortu zen. Ordurako Johana ezkonduta zegoen Baigorriko Martin Mendikoagarekin. Ez, ordea, elizgizonen aurrean!  —pixka bat bakarrik zegoela ezkonduta esan zitekeen—. Xextra sortu zen apaizaren eta mendikoagatarren artean. Tartean, Johana Aranburu. Giltzapetu egin zuten Johana apaizak eta semeak Eiherelarren, ezkontza egunera arte. Baina deskuidu batean Mendikoaga familiakoek bahitu egin zuten eta Baigorrira eraman lehenik, Lapurdira gero, ondoren Berriozarrera…

Bernart Etxepare idazlea du protagonista arestian aipaturiko historiak. Yon Etxaideren Joanak joan dakar gogora derrigor. Koldo Azkona, Danserie Ensemble taldeko musikari eta ikerlariaren lanari esker jakin dugu honen berri. Jakin ahala, ezin izkriba zitekeen hizkuntza hartan eleberri bat idazteko gogoa sortzen du. 

Azaroko goiz berunkara bat argitu dit ikerlanaren emaitzak. Euskaldunxeago, nafarxeago sentitzeko arrazoi on bat…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.