andoni egana

Ekarpena

2025eko martxoaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Mediku analisiak baino kontu atorranteagorik ba ote da? Egitera joaten bazara, eta adin batetik gora badaukazu, badakizu batean ez bada bestean harrapatuko zaituztela. Triglizeridoak, izartxo bat; azukrea, beste izartxo bat; giltzurrunen ez dakit zer… beste izartxoa. Eta behin izartxo pilaketa hori ikusita, bizi ohiturak aldatzea baino ez zaizu geratuko, kendu hau eta neurrian beste hura. Horregatik, dena hainbestean doan bitartean, gutariko askok ez dugu analisiak egiteko joerarik, egin, eta bai baitakigu zerbait azalduko dela eta zerbait horrek gure betiko ohiturak aldatzera behartuko gaituela.

Gaur, Martxoaren 8a. Emakumeen Nazioarteko Eguna. Gizonezko bat da idazten ari. Feminismoak guri ere ekarpen handia egin digula esateko.

Dena hainbestean zihoala pentsa genezakeenak ere analisiak egitera bultzatu gaitu ikuspegi feministak. «Lehen ez, baina orain emakume asko zagok goi karguetan». Izartxo bat. «Ni berdintasunaren alde nagok, baina orain eurak jarri dituk gainetik!». Izartxoa. «Ni feminismoaren alde nagok baina hau hembrismoa duk». Hirugarrena. «Hasi nauk ni etxean laguntzen… Zer gehiago nahi dute?». Laugarren izartxoa. Analisiak egin, eta izartxo pila bat ageri zaizkigu. Badakigu irtenbide bakarra bizimodua aldatzean datzala. Eta sumatzen hasiak behar genuke, aldaketa guztion onerako izango dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.