andoni egana

Egungoa

2024ko ekainaren 29a
05:00
Entzun

Ofiziotan aritzea deitzen diogu oraindik ere bi bertsolariri rol bana eman eta aurrez aurre jarduteari. Garai batean, izan ere, hala zen. Ofizioak ematen zitzaizkien, bakoitzak bereari eutsi eta bestearenari eraso ziezaion. Duela ia ehun urteko Txapelketa Nagusi haietan bata izango zen baserritarra eta bestea arrantzalea; ferratzailea eta idi jabea; tabernaria eta dendaria... Ofizioena bide mugatua zen, ordea. Eta gai jartzaileen lana garatuz joan zen, rolak unean uneko jendarteetan gertatzen ziren egoera gatazkatsuetara moldatuz.

Udaberrian jokatu den Gipuzkoa bertsotan sailkapen fasean ofiziotan aritzeko jarritako gai bat: «Zuek biok pertsona bat zaindu duzue azken boladan. Zendu da pertsona hori. Bere familiak ipini dio eskela eta eskela horretan ez da zuen izenik ageri. Zuetako bati min eman dio ez agertzeak. Besteari ez zaio hainbeste axola».

Gai ona iruditu zitzaidan. Biek dituzte heldulekuak —ikusgarritasunik ezaren aldetik jo dezake batek, eta ikusgarritasuna baino soldata ona nahiago duela erantzun besteak. Edo bakoitzari sortzen zaion beste edozein argudio—. Eta, batik bat, oso da gaur egungoa. Duela 20-30 urte gai hori ez zitzaiokeen inori burura etorriko, ez zen gertatzen eta. Gertatzen ari denari ari bagatzaizkio, ez goaz hain gaizki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.