andoni egana
HITZ ETZANAK

Edson

2023ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Brasilgo futbol selekzioaren jokatzeko moduari deitu izan zaio jogo bonito. 1950etik 1970era hedatu zen esamoldea. Eder jokatzen asmatzen zuten nonbait, jokoa jolas bihurtzen. Joko mota horrek —txapel, izkin, ziri, jauzi— sustraiak dantzan zituela aitortzen zuten jokalariek. Sanban, capoeiran...

Askok eta askok Brasilgo futbol selekzioaren elastikoa zeramaten soinean, baina ederretik gutxi eta jolasetik deus ez zuten atzo ikusi genituen irudiek. Kongresu Nazionalera jo zuen jende samalda batek, atarira lehenik, sabaira gero, barrura azkenik. Bolsonaroren zaleek aulkiak txikitu zituzten han, duela bi hilabeteko hauteskundeen emaitzarik ez dutela onartzen erakusteko. Ezin dute irentsi Lularen garaipena. «Beldurtuta egon nauk gaur Kapitolioko irudiei begira», idatzi zidan duela bi urte kazetari batek. Beldurraren aitorpenak jarri ninduen atezuan. Pertsonaiak xelebreak ziren, baina ez zen txantxetako kontua eskuin muturrekoen oldarraldia. Bi urte joan dira, eta hura pasadizo soila ez zela hasiak gaude sumatzen. Trumpek eskola sortu du.

Jogo bonito-aren adibide gorentzat zendu berri den Pele hartu izan da. Edson izena Thomas Edison bonbillaren asmatzailearen omenez jarri omen zioten. Argia eta indarra, biak beharko dituzte brasildarrek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.