andoni egana
HITZ ETZANAK

Desesperantza

2022ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Trenaren zain zegoela ikusi ditu iristen. Azal-koloreagatik eta darabilten hizkuntzarengatik daki migranteak direla. Afrika iparraldekoak segur aski. Elkarri oihuka ari dira lau gizonezkoak. Xextraren bat dute euren artean. Bik nasaren mutur batera jo dute eta beste bik bestera. Eta orduan gertatu da. Tupustean batek jauzi egin du trenbidera.

Ordu horretan ez dabil ia inor geltokian eta bera izan da oihuka hasi zaiona. Irteteko handik, irteteko, trena iristear dela, irteteko. Ez dio inolako jaramonik egin. Trenbidean geratu da, eta handik pixka batera, etzan egin da errailen gainean. Lagunarengana jo du estuasunean. Moldatzen da gazteleraz. Agintzeko kideari trenbidetik irten dadin, badatorrela trena. «Horixe da nahi duena» baino ez du xuxurlatu. Trenaren argiak sumatu ditu urrutira. Nasaren ertz-ertzera arrimatu, eta geratzeko imintzioak egiten hasi da besoez. Lortu du. Geltokira heldu baino lehentxeago geratu da. Pareko nasatik bi gizonezkok egin dute salto eta segurtasunerako langileak ere iritsi dira. Denen artean atera dute gaztea trenbidetik. Ez du hunkidurarik azaldu...

Ez da Eguberri-ipuin bat. Donostian gertatu zen, joan zen astelehenean, gaueko hamarretan. Desesperantza hitzak aski izan zituen 26 ordu zentzu bete-betea har zezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.