andoni egana

Datuak

2024ko martxoaren 12a
05:00
Entzun

Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile ohiaren hitzak dira: «Egia da batez ere EAEn egiaztagintzak sekulako pisua hartu duela. Egiaztagintza bihurtu dugu helburu, eta bitartekoa behar luke». Hitz berri bat, euskaratik sortua, errealitate berria adierazteko. Egia da, bai, egun euskaltegietara doazen ikaslerik gehienen motibazio nagusia ziurtagiri bat eskuratzean datzala. Izango da bestelakorik ere hainbat. Baina, oro har, arrazoi nagusia komunitate baten parte izan nahia zen sasoi hura iragana da.

35.000 mila lagun ari dira egun Euskal Herriko euskaltegietan euskara ikasten. «Ez dago gaizki» eta «ez da aski» bertso berean korapilatu zaizkizu.

Baina datuek badute alde bat makurra. Konparatu egin daitezkeela. Eta konparazioak badu itzal-aurpegi bat, hondoa jota utz zaitzakeena. Erkidegoko hiru probintzietako futbol federakuntzak 83.000 lizentzia zituen iaz. «Tira... Futbola futbola da», pentsatuko duzu. Hain mingarri ez zaizun datu bat aurkitu nahi duzu. Ehiza. Zein joaten da, ba, ehizara? Euskal Herri osoko datuak bildu dituzu. 36.000 lizentzia ehizakoak. Muturrekoa. Kalean pertsona heldu bat ikusten duzunean, probabilitate bertsuak daude ehizara joan dadin ala euskaltegira. Puf! Errua nirea da. Datuak egiaztatzen hasteagatik!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.