andoni egana
HITZ ETZANAK

Burua garbituz

2017ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Japonian, Nagasakin jaio zen, baina sei urte zituela heldu omen zen familiarekin Britania Handira. Nobel literatur saria eman ziotela jakin berritan harrapatu zuten Kazuo Ishiguro idazlea, eta honako adierazpena egin zuen: «Ez nuen inola ere espero. Gaur goizean honen berri izan banu, burua garbituta etorriko nintzatekeen». Esaldi borobil distiratsu asko egozten omen zaizkio Oscar Wilderi, bereak izan edo ez. Inork ez du izango tentaziorik honako hau zerrendan sartzeko.

Kontua da Nobel saridun berriarenaren aurretik eman zuten albistea japoniarren lan-baldintzei buruzkoa zela, zenbat ordu sartzen dituzten lanean, zenbateko estresa dakarkien horrek eta ondorioz zenbatek egiten duen, akituta, bere buruaz beste. Izugarria zen zifra. Albiste bat eta bestea lotu nituen nahi gabe. Bururik garbitu ez batak eta bere burua garbitu besteek. Eta konturatu nintzen albiste biak gazteleraz entzun bainituen ze zorioneko garen guk baino egin ezin ditzakegun lotura eta hitz-jolasak burutu ditzakegunean. Japoniarren lotura soila egingo zukeen beste edozein hizkuntzatan pentsatzen duenak.

Ea opor egiteko ohiturarik zuen galdetu nion lagun batek hala erantzun zidan: «Nik... nekez hartzen diat atseden» ( Oscar Wilde).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.