andoni egana
HITZ ETZANAK

Botikak

2023ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Enplasto bat berbena-belarrarena. Hala jarriko zigula agintzen zigun amak, gazte ginela, katarro zantzuren bat sumatzen zigun orduko. Eta gu ihesi ibiltzen gintzaizkion. Berez pasatuko zitzaigun. Etorri bezala joango zen. Gainera, enplasto hitzak bazuen halako atzerakoi kutsu bat gure belarrietara. Eta berbena eta belarra ez ziren berbena-belarra. Sineskeriatzat jotzen genuen amaren enpeinu hura...

Gerora, Mariano Rajoyren politika egiteko modua erabili izan dut osasun arazo txikiren bat izan dudanean. Utzi. Konponduko da, eta utzi. Eta sekulako zortea izan dut, gainera. Oso botika gutxi hartuta igaro izan dut mundualdia.

Sudur zuloak tapatuta nabil, ordea, azken hamar bat egunean, itsas ur ttanttak ez ezik, botikaren batzuk hartuz. Horregatik akaso, sustoa eragin zidan atzo berripaper honek lehen orrian zekarren albisteak: «Katarroaren aurkako sei botika ez hartzeko aholkatu du Frantziako Sendagaien Agentziak». Presaka egin nuen, nire buruaren harridurarako —lekutan geratu zaik Rajoy metodoa!—, lehen orritik seigarrenera bitartekoa. Lasaitu egin nintzen zalantzan jarritako botiken markak irakurtzean. Ez zegoen nik darabilkidanik tartean. Berbena-belar enplastoak etorri zitzaizkidan gogora. Eta Iparraldeko lagunen batzuk...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.