andoni egana

Bizitzak

2024ko ekainaren 23a
05:00
Entzun

Luze egiten zaio laneguna. Lehengo zaharrek esango zuketen lanik ez duela ikusten. Ez da hain kokoloa. Ikusi ikusten du, baina ez ikusiarena egiten ikasi du denborarekin. Ordaintzen diotenarenagatik!

Luze egiten zaio goiza, bai. Saiatzen da sarri samar komunera joaten. Ahalegintzen da sakelakoa atera eta ze berri dauden begiratzen. Saiatzen da erlojuari aurrerantz bizkor egin behar lukeela agintzen. Alferrik. Ez dago gustura bere lantegian, eta hortik dator guztia. Ez du, ordea, beste lantegi batean hasteko aukerarik. Eta edukiko balu ere... non? Zertan? Askotan entzun izan dio aitonari eguna luze eta urtea labur gertatzen zaiola. Berari biak gertatzen zaizkio luze, bai eguna eta bai urtea. Bizimodua da gero, berea!

Txanponaren ifrentzuan, Donald Sutherland aktorearen heriotzaren ondotik bere seme Kieferrek esana: «Maite zuen egiten zuena, eta maite zuena egin zuen. Ongi bizi izandako bizitza izan du». Inbidia ere ematen du hain borobil esanda. Hil-harrietan esaldi kamutsagoak zizelkatu izan dira.   

88 urterekin zendu da Donald Sutherland. Zifra iradokitzailea iruditu izan zait beti. 88 dira bi zero (00) gerrikoa estu-estu egin eta gustuko duten lanari ekiteko unean. 88 dira bi infinitu, zutitu eta ortzi mugaraino lanean segitzeko pronto...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.