andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizikleta

2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Lantegiz kanpoko orduetan zikloturista ibiltzen da eta bere nagusiak badaki. Trakets sartu dio eskua makinari eta hatz pare bat harrapatu du. Odol jario dexentea. Antzematen zaio ez dela zauri larri-larria, baina artatu beharra derrigorrezkoa duela ere begi bistakoa da. Langilearen min alarauek nagusiaren madarikazio hotsekin bat egin dute. Eskua zapi batez bildu eta anbulatoriora abiatu den unean entzun du nagusiaren aholkua: «Bizikletan zenbiltzala erori zarela konta ezazu, mesedez». Hala egin du langileak, esaneko. Badaki ogasunetik ez bada osasunetik zerbait ezkutatu nahian ari dela nagusia, baina badaki, aldi berean, behin-behineko lanpostuari eutsi nahi badio esana egin behar duela beti. Aste pare batean lanera itzultzeko moduan izango da.

Itzuliko ez dena Bassirou Dione da. Enpresako teilatutik erorita hil zen senegaldarra Murgan, Araban. Enpresaren kudeatzaileak bereak eta bi egin zituen heriotzaren arrazoia mozorrotzeko. Baina ez da nonbait beti bizikleta bat eskueran izaten...

Otsailaren 29an zendu zen,eta atzora arte, gehienoi, niri behintzat bai, oharkabean pasatu zaigu berria. Ordutik honako bi asteotan kontatu digute 99 urteko emakume bat hil dela Madrilen, 88ko gizonezko bat Milanen, gaixorik zegoen 69ko bat...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.