andoni egana

Bistan

2025eko martxoaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Garbitu eta zikindu. Horixe egin nahi izan zuten frankistek margolari eta idazle errepublikazale zen Domingo Cipriano Salvadorrekin. Heriotzara kondenatu zuten baina ez zuten garbitu. Kartzela zigorra ezarri zioten, 30 urterako. Zortea izan zuen eta zazpi-zortzi urteren buruan amnistia bati esker irten zen kartzelatik.

Ez ziren gozo-gozoak izango jasan behar izan zituen galdeketak. Artelan bat lapurtzea leporatzen zioten. Ciudad Realgo herrixka bateko elizan zegoen XVI. mendeko margolan bat, Leonardo da Vinciren ikasle batena. Gerra zibila piztean Domingo Ciprianok bere etxera eraman zuen margolana, babeste aldera. Errepublikanoen zuzendaritzak Bartzelonara eraman zuen handik; Madrila gero; Ciudad Realgo eliza batera eraman zuten ondoren, eta bertako apaizak eta El Prado museoko zuzendariak konpontxo egin, eta Espainiako museorik entzutetsuenean amaitu zuen. Denen bistan. Baina, katalogatzerakoan akats bat egin zutelako, inork ez zuen artelan hura falta zenarekin lotzen…

Ez zuen fitsik esan Domingo Ciprianok galdeketetan. Ez zezakeen. Ez zekien. Ez zuten garbitu baina izena zikindu zioten eta bizimodua mingostu. Franco hil zen urtean hil zen. Duela bost jakin da egia, ikerlari bat tematu delako. Proposamen bat egin dute orain Espainiako Diputatuen Kongresuan Ciprianoren izen ona aldarrikatzeko…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.