andoni egana

Bidean

2024ko otsailaren 7a
05:00
Entzun

Pipertuta iritsi zara etxera. Ordubete behar izan duzu bost minutuan egiten den bidea egiteko. Entzun duzu irratiz bazela istripu bat. Baina zabiltzan lekutik urruti, Itsasondo inguruan. Eta han ez egokitzeko zortea izan duzula pentsatzen ari zinela, zeu ere pilaketa batean erori zara konturatu ere egin gabe. Autobidean. Lehenengo zeure burua zigortu duzu, adi joan ez, eta saihesbideren bat hartzeko argitasunik izan ez duzulako. Handik gutxira, Bidegirantz bideratu duzu haserrea. Inoiz ez dute azken irteeraren aurretik pilaketak iragartzen dituen txartelik jartzen. Beti erremediorik ez duen une-lekuetan jartzen dituzte. Eta zerbitzu negargarria eman arren inoiz ez dute peajerik barkatzen...

Etxean, Koldo Izagirreren Bertsoaren harria liburua hartu duzu eskuetan. Lazkao Txikiren ahotan hala agertzen da lehen txapelketako lehen kanporaketa haren —1959? 1962?— oroitzapena: «Ez daukat ahaztua, ez. Bizikletan joan ginen lagun bat eta biok Mondragoirano. Bertsoak sortu eta sortu joan nintzen bide osoan, burua irakiten: hankak, izterrak, Mondragon, fabrika, trena, arbola... Bultzaka neukan inguru guztia».

Garapen itsuaren aldekoek jakin behar lukete irakinaldi batzuk sortzaile direla, eta beste batzuek ez dutela behazuna baino sortzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.