andoni egana

Bi une

2024ko maiatzaren 2a
05:00
Entzun

Gatazka mingarri eta luze baten gakoetariko asko esaldi borobiletan laburbildurik: «Arazoa kokalekuekin sortu zen; ez da erlijioa oinarri duen gatazka bat, kolonialismoa baizik»; «Gerra behin betiko eten eta irtenbide politiko bat aurkitu behar da»; «Mendebaldetik, batetik dirua eta armak bidaltzen dituzte, eta bestetik gerra eta sarraskia eteteko eskatzen dute»; «Nire ikasleei beti esaten nien zerbait ulertzen ez dutenean dirua nondik datorren begiratu behar dutela»…

Atzo, berripaper honek Iris Gur israeldarra eta Souliman Khatib palestinarra elkarrizketatu zituen. Bakearen Aldeko Borrokalariak elkarteko kideak dira, eta Gernika Gogoratuz-ek haien lana saritu du. Biak elkarrekin eta aurrez aurre. Niri begi-gogoek egun dituzten ideien oinarri izan ziren une banatara egin zidaten ihes.

Iris, israeldar gehien-gehienak bezala, armadan aritua zen. Baina alabak joateari uko egin zionean zabaldu omen zitzaizkion begiak. Khatib espetxean zegoen hamalau urte zituela soldadu israeldar bati labanaz eraso egiteagatik. Kartzelan, gose grebak egiten hasi zen hainbat kiderekin batera, harik eta eskariak betetzea lortu zuten arte. Eraginkorra dela sinetsita hartu omen zuen orduan indarkeriarik ezaren bidea. Desobedentziari kantu bat, bi ahotsetara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.