andoni egana

Bi bandera

2024ko abenduaren 11
05:00
Entzun

Bi bandera atzoko egunkariaren lehen orrian. Denda bateko pertsianan marraztua, lehengo Siriako bandera. Haren aurrean pasatzen ari den gizonezkoak Siriako bandera berria darama bizkarrean. Ordu edo egun gutxi batzuetan biak ikusi beharko dira toki eta aldi berean. Eta aldea ez da hainbestekoa. Lehengoak goiko lerroa gorria du, erdikoa zuria eta behekoa beltza. Eta bi izar berde lerro zurian; oraingoak, goiko lerroa berdea, erdikoa zuria eta behekoa beltza. Eta lerro zurian hiru izar gorri. Modu desberdinean kokatuak baina lau kolore berak bandera banatan. 

«Iraultzak dakarren aldaketa hainbestekoa bada, zer kostatzen zitzaien bandera berria lehengoarekiko askoz ere desberdinagoa egitea?», pentsa dezake norbaitek. Kontua da, berria ez dela berri, zaharra baino lehenagokoa dela...

Eta gainera, ezer ez da kasualitatea, guri hala iruditu arren. Begiradaren zolitasun froga ezin hobea da Palestinaren, Mendebaldeko Sahararen, Jordaniaren, Egiptoren, herenegun arteko Siriaren eta egungo Siriaren banderak bereizten ahalegintzea. Batzuk besteen izter-lehengusu dirudite, gutxienez. Sustrai bera dutelako. Kontinente bat baino gehiago harrapatzen dituen erro pan-arabiarra. Eta gu hemen, gure bandera urdin-txatxuari AEBei lapurturiko izartxoak erantsi, eta gustura eta lasai, munduaren zilbor bakarra garela sinetsita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.