andoni egana

Bi azoka

2024ko abenduaren 10a
05:00
Entzun

Bi sentimendu kontrajarri bi egunen buruan. Ostegunez, Erdi Aroko Azoka egiten duen kuadrilla karpak eraikitzen sumatu nuenean, «berrizerehemendirapelmatxohauek» sentitu nuen. Jendetza kaleetan; musika hots etengabea edozein ordutan; kea eta okela erre usaina balkoiraino iristen dena; autoa garajetik atera eta sartzeko zailtasun erantsia… Larunbat iluntzean, euri eta haize erauntsiaren ondorioz mela-mela eginda zeuden oihal eta plastikoak presaka jaso beharrean sumatu nituenean, sekulako tristura sentitu nuen. Etorreran atorrante zitzaizkidan herriz herriko nomada haiek pena eman zidaten dena eraiki eta garaia baino lehen alde egiteko premian ikustean.

Bi sentimendu kontrajarri, eta ziurtasun bakarra: kale gorriak ez du barkatzen. Beti egongo zara eguraldiaren gorabeheren menpe…

Egun beretan, beste azoka bat, Durangokoa, ez zen, zorionez, bertan behera geratu. Landakok babes handia eskaintzen dio. Eta ez da teilatupe bat soilik. Arrazoi osoa dute antolatzaileek espazio estrukturalak ugalduz gero euskal kulturaren jarraitzaileek poz hartuko luketela. Horretara bideratu behar genituzke indarrak, sortzaileok, elkarteek eta erakundeek. Egun hauetan, eguraldia eguraldi, Durangora hainbeste lagun joan izanak zoru bat badugula erakusten du. Segi ongarritzen. Larrialdian gaude baina ez kale gorrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.